2019 BANDRES+KAROLO MEMORIALA

SAILKAPENAK ESKURA DITUZUE

Sailkapenak orrian ikus ditzakezue Bandres+Karolo 2019ko sailkapenak: Lineako proba, Kronoa eta Konbinatua.

AUTOBUSEN BANAKETA ETA KRONORAKO IRTEERA TALDEAK

B+K_linea_autobusak

AZKEN BERRIAK

Larunbata:

Lineako probaren amaieran lehen hiru gizonezko seniorrak hauek izan dira:

  • Wilfrid Jumere Samere  02:16:35
  • Ivan Cuesta Cuesta  02:16:47
  • Guillermo Blanchard Nerin  02:17:59

Eta lehen hiru emakumezko seniorrak hauek:

  • Igone Campos Odriozola 02:42:10
  • Uxue Fraile Azpeitia 02:44:22
  • Laura Sola de Miguel  02:49:09

Ostirla: 220 partaide ibilbide ederraz gozatzeko prest

Bihar, larunbata, 220 eskiatzaile lehiatuko dira Bandres-Karolo memorialean, ibilbide ikusgarrian eta eguraldi paregabea lagun. Proba El Ferial iraupen eskiko eski estazioan abiatuko da goizeko 10:00etan, eta helmuga ere bertan izango da. A ibilbideak 21,5 kilometro eta 1.850 metroko desnibela izango du, eta B ibilbideak, 12 kilometro eta 1.150 metroko desnibela. Ibilbidea mendi-mendikoa izango da, Lakoraren inguruan: korridoreak, ertzak, jaitsiera eta igoera dotoreak…

Partaideen erantzuna izugarria izan da aurten. Izena emateko epea zabaldu eta dozena bat egunetan amaitu ziren dortsal guztiak. 220 eskiatzaile abiatuko dira gaur Ferialeko eski estaziotik, gehien-gehienak A ibilbidean. Bandres-Karolo memoriala eta Euskal Herriko Txapelketa irabazteko faboritoen artean, hauek dabiltza guztien ahotan: Wilfrid Jumere, Pantxo Saint Martin, Axier Alonso, Lander Alvarez, Javi Dominguez, Mikel Nabarro, Igor Alzelai… mutilen artean. Eta, nesken artean, berriz, beste hauek: Laura Sola, Izaskun Zubizarreta, Maite Maiora, Igone Campos, Uxue Fraile…

Mendiko jardunaren ondoren, arratsaldean festak Izabako zineman eta kaleetan jarraituko du. Aurten, Aitor Otxoa eskiatzaile oñatiarrak jasoko du Bandres-Karolo Saria. Ondoren, Iñaki Arakistainek “Drangnag-Ri: Bizipenak” emanaldia eskainiko du zineman bertan. Proiekzioaren ondoren, Aimar Karrika eta Aitor Sarriegi bertsolarien eskutik, bertso-poteoa izango da 19:30ean zinema-aretotik abiatuta.

Lineako probaren ondoren, igandean kronoigoera izango da. Erlojuaren aurkako modalitate honetan ere Euskal Herriko Txapelketa izango da biharko lasterketa. Larrondoa gailur ingurura igoko dira eskiatzaileak, 800 metro inguruko desnibela gaindituta.

ASTEBURUKO EGITARAU BEREZIAK

Izabara, batez ere, ondo pasatzera joaten garelako lasterketaren inguruan egitarau interesgarria antolatzen saiatzen gara. Ohikoa den bezala, larunbateko briefingaren ondoren hasiko da mendiari loturiko emanladi batekin eta, jarraian, bertsolariak izango ditugu bertso-poteoan Izabako kaleak alaitzen.

EMANALDIA: “Drangnag-Ri: Bizipenak”
Iñaki Arakistain, Joseba Larrañaga, Mikel Zabalza eta Alberto Fernández laukoteak Nepalgo Rolwaling bailarako Drangnag-Ri (6.801 m) mendiaren mundu mailako hirugarren igoera osatu zuten iaz, bide berri bat zabalduz gainera: “Bizipenak”.
Piramide itzel horren hego-mendebaldeko ertzetik doa bide berria. Jarduera ikusgarri horren nondik norakoak azalduko dituzte Arakistainek eta Larrañagak.

 

BERTSO-POTEOA
Aimar Karrika eta Aitor Sarriegi bertsolarien eskutik, bertso-poteoa 19:30etan zinema-aretotik abiatuta.

IZEN EMATEA ITXITA

Parte-hartzaile kopurua beteta eta itxaron zerrenda ere gainezka ditugunez, une honetan izen ematea itxirik dugu.

Mila esker hain azkar izena eman duzuen guztioi. Espero dezagun elurrak ere ez diola zitari huts egingo.

2019 bandres+karolo memoriala izen emateak

Bandres+Karolo Memorialaren 2019ko edizioa otsailaren 23-24 asteburuan izango da, eta, beti bezala, Izaban jarriko dugu probaren oinarriko kanpamentua.

Izen emateak abenduaren 03an zabaltzea aurreikusten dugu. Izena emateko sakatu esteka honi.

Aurreko urteetan bezala, bi egunetako proba izango da eta parte hartzaileak banaka lehiatuko dira.

Elur baldintzek eta eguraldiak uzten digutenaren arabera, bi ibilbide prestatuko ditugu.
A ibilbidea: 15-20 km eta 1600-1900 m-ko igoera.
B ibilbidea: 10-15 km eta 1000-1200 m-ko igoera.

Gehienez, 200 eskiatzailek parte hartu ahalko dute, eta hortik aurrera izena ematen duten guztiak itxaron-zerrendan sartuko dira.

Prezioa: 50€

Izena ematen duten guztiek Karpos etxeko opari hau jasoko dute.

gorro karpos-larin