2024 BANDRES+KAROLO MEMORIALA

AZKEN BERRIAK

PROBA BERTAN BEHERA

Mendiko eskiatzaile lagunok, ahaleginak eta bi egin arren, otsailaren 24 eta 25erako iragarrita genuen Bandres-Karolo proba bertan behera utzi beharrean gara. Gaur egun ez dago batere elurrik proba egiten den inguruetan, eta iragarpenen arabera datozen egunetarako ere ez da espero. Beraz, egoera aintzat hartuta, halabeharrez hartu behar izan dugu erabakia.

Izena emanda zaudeten partaideoi datozen egunetan itzuliko zaizue izen-ematearen dirua.

Aurten ezin izan dugu egin, baina antolatzaileok ilusioz eta gogoz jarraitzen dugu eta 2025eko “Bandres-Karolon” gurekin espero zaituztegu. Ea datorren urtean elurra ere gurekin den.

Besarkada bat.

OHAR GARRANTZISUA

Mendiko eskiko lagunok,

Aurtengo Bandres-Karolo edizioari dagozkion aldaketa batzuei buruz jakinarazi nahi dizuegu.

Aurreko urteko edizioa dela eta, Noaingo Mendi Elkarteak (orain arteko edizio guztien antolatzailea) sanzio posible bat dago (oraingoz ofizialki jasotzeke dagoen arren).

Gai hau argitu arte, Noaingo Mendi Elkarteak aurtengo edizioaren antolakuntzatik irtetea erabaki du, nahiz eta hurrengo urteetan jarraitzeko interesa agertu duen. Haien lekukoa Izabako ADI-IKEk hartu du aurtengorako, eta, hori dela eta, hemendik eskertu nahiko genieke ADI-IKEko lagunei.

Bestalde, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak aurtengo proban erabili dezakegun eremuaren mugak ezarri dizkigu, nahitaezko baldintza gisa, lasterketa egiteko beharrezko baimenak eskuratu nahi baditugu.

Guzti honengatik, erabaki dugu aurten egun bakarreko lasterketa izango dela, lineako hain zuzen ere, krono-igoera bertan behera geratuko delarik.

Horrela, asteburuko programan aurreikusten dugu dortsalen banaketa ostiralean egingo dela; lasterketa, larunbatean; eta ondoren, sari-banaketa eta miga-jatea; larunbatean mantenduko ditugu zinemako emanaldia eta bertso-poteoa ere.

Baldintza meteorologikoak txarrak izango balira, froga igandera pasako litzateke.

Lasterketa bertikalaren ezabatzea dela eta, antolakuntzak erabaki du parte-hartzaile bakoitzari 10€ itzultzea. Dortsalak jasotzeko unean egingo dugu itzulketa.

Aldez aurretik barkamena eskatu nahiko genuke aldaketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta espero dugu guztiok Izaban ikustea mendiko eskiko asteburu on batez lagun artean gozatzeko.

IZEN-EMATEAK ITXITA

Parte-hartzaileen mugara iritsi gara, eta ondorioz, izen-ematea itxita dago. Hemendik aurrera izena ematen dutenak itxaron-zerrendan geratuko dira eta jakinaraziko zaie lekuren bat zabalduko balitz.

IZEN-EMATEAK ZABALIK

Abenduaten 1etik aurrera izen-emateak zabalik dira.

www.zirkuitua.com/b+k

50€ kostako da eskiatzaile bakoitzeko.
Ezinbestekoa da federatua izatea.
220 parte-hartzaileko muga izango dugu, 20 dortsal erreserbatuta egongo dira, eta itxaron-zerrenda zabalduko dugu hortik aurrerakoentzat.

LASTERKARIEN OPARIA

Aurtengo oparia Karpos etxeko Lavaredo eskuzorroa izango da, merkatuan 45€tik gorako prezioa duena.

DATAK BADITUGU