AZKEN BERRIAK
DATA ALDAKETA
Dakizuenez, otsailaren 19-20an zen egitekoa Bandres-Karolo mendiko eskiko proba, Belagoako mendietan, baina ezinbestean martxoaren 12-13ra atzeratzea erabaki du antolakuntzak.
Une honetako elur baldintzak eskasak dira eta datorren asteko astelehenean eta asteartean espero den elurra, tamalez, ez da nahikoa izango proba seguru eta erakargarri baten gutxieneko baldintzak bermatzeko. Atzeratzera behartuta ikusten gara eta espero dugu datozen hiru asteetan egoerak bira eman eta hain beharrezkoa dugun elurra iritsiko dela, guztiok mendiko eskiko asteburu on batez goza dezagun.
Asteburu horretan Izaban egon ezin duzuenok, emailez jarri zaitezkete gurekin harremanetan, dirua itzuli ahal izateko. Otsailaren 27ra arteko epea duzue horretarako. Zuen aldetik inolako komunikaziorik jasotzen ez badugu, data berrian ere gurekin izango zaretela ulertuko dugu. Izugarri poztuko gintuzke horrek.
Data hurbildu ahala, zehaztuko dizuegu egitarau osoa.
IZEN-EMATEA BERRIRO ZABALIK
Data aldaketa dela eta berriro zabalik jarriko dugu izen emateko webgunea. Sartu hurrengo helbidean eta bete bertako formularioa. Zuen zain izango gara!
https://www.zirkuitua.com/b+k.php
PARTE HARTZAILEENTZAKO OPARIA
Aurtengo oparia Karpos etxeko Alagna eskularrua izango da, merkatuan 45€tik gorako prezioa duena.
DATAK
2022ko data finkatuta dago. Aurtengo edizioa X.a izango da eta inoiz baino gogo gehiagorekin itzuliko gara.
Otsailaren 19 eta 20 asteburuan izango da aurtengo Bandres+Karolo memoriala. Ostirala 18 arratsaldean emango diegu ongietorria parte hartzaileei Izabara eta bertan jasoko dituzue lasterkarien poltsak eta larunbateko probari buruzko azalpenak.