LASTERKETAREN IBILBIDEAK

2018 ko banakako lasterketaren ibilbidea:

Antolakuntza saiatuko da ibilbide erakargarriak prestatzen, betiere banakako proban 1300-1900 metroko desnibelarekin eta kronoeskaladan 600-900 metroko igoerarekin.

Elurra eta eguraldiaren egoerak baldintzatzen ditu ibilbideak, eta ondorioz, oso zaila da aldez aurretik jakitea zehazki zein ibilibide egingo diren. Lasterketaren aurretik egingo diren informazio bileretan emango zaie lasterkariei hurrengo eguneko ibilbidearen berri.