MATERIALA ETA EKIPAZIOA
Material hau behar beharrezkoa da proban parte hartu ahal izateko:
- Elur-jauzietatik erreskatatzeko gailua ARVA, estandarren arabera 457KHz-ekoa (krono-eskalada eski-estazio barruan den kasuetan izan ezik). Lasterkariak gorputzari lotuta eramango du, arroparen azpitik, edo monoek horretarako berariaz duten poltsikoan. Probaren iraupen osoan “emisio” moduan egon beharko du.
- Elurretako pala, sendoa, aldaketarik gabea eta elurretan zuloa egiteko balio duena. Gutxieneko tamaina, 20 x 20 cm. Produktuaren egileak “elurretako pala” izena jartzea erabakitzen badu erabilera horretarako egokitzat joko da. (Krono-eskalada eski-estazio barruan den kasuetan ez da beharrezkoa izango).
- Sonda. Luzera 2,40 m-koa eta lodiera diametroa 10 mm-koa gutxienez.
- Bi dortsal: bat motxilan eta bestea eskuineko zangoan eramango dira probak irauten duen denbora guztian. Ezin izango da tolestu edo moztu. (Antolakuntzak emango ditu dortsalak).
- Mendiko eskirako eski parea. Eskiek ohinpean gutxienez 60 mm-ko zabalera izan behar dute. Metalezko ertzak elurrarekin kontaktuan. Eskiak mendiko eskiko lokailuak izan behar dituzte. Lokailuek aurrera eta alboetara lotzeko eta askatzeko segurtasuna eskaini behar dute. Gutxieneko luzera gizonezkoentzat 1,60 m da, eta emakumezkoentzat, juniorrentzat eta kadeteentzat 1,50 m.
- Eskien gutxieneko pisua 1.500 gramo da gizonezkoentzat, eta 1.400 gramo emakumezkoentzat, juniorrentzat eta kadeteentzat. Ez da salbuespenik egingo.
- Lokailuek igoerakoan orpoa aske uzteko gaitasuna izan behar dute eta beherakoan bota finkatzekoa. Puntak eta orpoak aurrera eta alboetara indarra egindakoan askatzeko segurtasun sistema eduki behar dute.
- Mendiko eskiko bota parea. Txonkatilak estaltzeko moduko altuera izan behar dute gutxienez. Botaren zoluak gomazkoa izan behar du. Vibram modukoa edo antzekoa. Zoluak gutxienez ohinaren %75a hartu behar du. Gomak koskaduna izan behar du eta koskek gutxienez 4mm-ko sakonera behar dute. Gutxienez 8 koska izan behar dituzte orpoan eta 15 koska aurrealdean. Kosken gutxieneko azalera 1cm2 izango da. Botek kranpoiekin erabiltzeko egokiak izan behar dute. Gutxienez bi lotura izan behar dituzte. Botaren karkasaren gutxieneko pisua gizonezkoentzat 1.000 gramo da, eta emakumekoentzat, juniorrentzat eta kadeteentzat 900 gramo. Ez da salbuespeneki egingo.
- Bastoi parea.
- Esku osoa estaltzen duten eskularru parea.
- Eguzkitako betaurrekoak.
- Jantziak: 3 geruza goikaldean eta 2 geruza behekaldean. Geruzetako batek “haizearen aurkakoa eta inpermeablea” izan behar du.
- Kaskoa, lasterketaren irapuen osoan jantzita eta lotuta eraman beharko da. Krono-eskaladan eski-estazioen barruan den kasuan ez da beharrezkoa izango. Kaskoak mendiko kiroletarako egokiak izan behar du EN12492 (UIAA 106) norma europarrarekin bat.
- Material guztia sartzeko adinako motxila eta eskiak zutika eramateko beharrezko lokailuekin.
Probaren ibilbidearen arabera eta eguraldiaren arabera, antolatzaileek hauek ere eskatu ditzakete nahitaezko materialaren artean:
- Kranpoiak.
- Laugarren geruza termikoa gorputzaren goikalderako. Lasterkariaren tailarekin bat datorrena.
- Kapela edo belarriak estaltzekoa (mono batzuek duten txanoa onartuko da).