2019 BANDRES+KAROLO MEMORIALA

2019 bandres+karolo memoriala izen emateakBandres+Karolo Memorialaren 2019ko edizioa otsailaren 23-24 asteburuan izango da, eta, beti bezala, Izaban jarriko dugu probaren oinarriko kanpamentua.

Izen emateak abenduaren 03an zabaltzea aurreikusten dugu. Izena emateko sakatu esteka honi.

Aurreko urteetan bezala, bi egunetako proba izango da eta parte hartzaileak banaka lehiatuko dira.

Elur baldintzek eta eguraldiak uzten digutenaren arabera, bi ibilbide prestatuko ditugu.
A ibilbidea: 15-20 km eta 1600-1900 m-ko igoera.
B ibilbidea: 10-15 km eta 1000-1200 m-ko igoera.

Gehienez, 200 eskiatzailek parte hartu ahalko dute, eta hortik aurrera izena ematen duten guztiak itxaron-zerrendan sartuko dira.

Prezioa: 50€

Izena ematen duten guztiek Karpos etxeko opari hau jasoko dute.

gorro karpos-larin